XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

hurrengo urtean 24-17ko isuna ezarri zitzaion mahastiak behar bezala ez zaintzeagatik 99 Ibidem. 1775etik 1781era. 122. or..

1794an alorretako maizterrak ezin izan zuen errenta ordaindu eta mahastienak errentako 4.420 errealetik 2.561-17 utzi zituen zorretan 100 Ibidem. 1795etik 1807ra, zenbatu gabe dago..

1800an garbi azaltzen da alorretako maizterrak 2.578-28 ordaindu gabe zuela laurogeita hemezortziko eta laurogeita hemeretziko errenten gainerakoa atzerapenak zirela-eta;

horregatik, urte horretako irailaren 23an honakoa erabaki zuten: en vista de la pretension de Juan de Lasheras rentero de la granja y piezas de ramelluri, en que se le tome para pago de los quatro mil ciento ochenta y ocho reales vellon que es en deber a esta Sta Casa de atrasos de rentas debengadas con inclusion de la respectiba a la cumplida en ocho de septiembre de este año una viña como de seis obreros al termino de Espirbel xurisdicion de Labastida sin embargo de ser hipoteca expecial de un censo debido a do Tomas de Santiago vecino de ella, mendiante que de otro modo le es imposible dho pago; en su consecuencia y con consideracion a que el seguro de dho zenso tiene otras va- rias hipotecas de bastante valor; acordaban y acordaron sus SS se le tome en el indicado pago la expresada viña a justa tasacion, con calidad de que a su eviccion seguridad y saneamiento a mas de la obligación general que ha de hacer de su persona y vienes hipoteque especial y expresamente la casa de su habitación y demás fincas raices que posee.

1802an Espirbele-ko sei langileak eta berrogeita hamahiru mahatsondoak Ramelluriko jabeenak ziren 101 Ibidem..

Badirudi kostaldeko probintzietan ez zirela errentak hainbeste igo, baina ezin da ahaztu lur-jabeek maiz, errentaz gain, azienda berekin erdi-bana zaintzeko eskatzen zietela maizterrei.

Hala gertatu zitzaien Durango-ko Magdalenako fabrikako etxe nagusiko maizterrei, izan ere, onuradunek azienda larri eta xeheko hemezortzi buru admeterian emanda zituzten eta hori dirutan 53% dukat ziren 1737an eta 152% 1774an.

Azken kopuru honek 38% dukateko irabazi gordina ekarri zion kabildoari 102 Durangoko Udal Artxiboa. Madalenako Fabrika Liburuak, 1690etik 1727ra eta 1729tik 1793ra. 36., 215 atz. eta 216. orr..

Etxe horretako eta bertako lurren errentak baxu mantendu ziren 1757 arte -374 erreal-, beharbada 1710 eta 1711. urteetan hasitako mortalité de crise delakoaren ondorioak eta eragin luzeak jasan zituztelarik.

Aldaketak izan ziren 1769an 451 erreal; urte horretan, gainera, aurreko maizter bakarretik bi izatera pasa ziren eta 297 eta 154 erreal ordaindu zituzten, hurrenez hurren.

1779an maizterrak berriro aldatu zituztenean, onibarraren zatiketa mantentzen jarraitu zuten.

1774rako, errentak 561 erreal balio bikoitza baino handiagoa zuen.